Galderak eta Erantzunak

Erantzun guztiak galdera baztuentzat

Galdeiguzu nahi duzuna email bidez

1) Zer da Ex3?

Ex3 edozein tamainako enpresari euskaldunek sortzen duten irabazi-asmorik gabeko elkartea.

2) Zertarako sortzen da?

Enpresari euskaldun guztiak elkartzeko, euskararen arloan erabakiak hartzeko.

3) Zein da helburua?

Alde batetik puntu batzuk adostea, euskararen presentzia eta erabilera hobetzeko. Beste aldetik, gure herriak ematen duen irudia hobetzea. Eta azkenean euskararen arloan proiektuak babestea.

4) Zergatik uste duzue irudi txarra ematen dugula Euskal herrian?

Gehienetan Euskal herrian erakusten den irudia ez dago harremanatuta gure izaerarekin. Jarraitzen den jarreran dena erraza eta erosoa izan behar da. Jendeak orokorrean, atzerritarrek ikusi nahi dutena gu garena da. Gero eta ahulagoa da gure izaera gure enpresetan eta hori aldatu behar da. Bere burua ordezkatzen ez duen herrialde bat ezin da erakargarria izan. Eta erakargarria ez bazara, ez duzu inbertsiorik lortuko.

5) Politikarekin harremanatuta dago?

Ez, batere ez, elakrte honetan ez dago politikarik, eta alderdi politikoak ez dira sartuko, bai alderdi politiko baten edozein kidea enpresari euskaduna bada.

6) Zer behar da kide izatea?

Kide bakoitzak edozein tamainako enpresa kudeatzen du.

7) Euskalduna izan behar da kide izateko?

Bai, euskalduna izan behar da edo, asmo horrekin, euskararen ikasketak egin behar dira.

8) Autonomoa naiz, kide izan naiteke?

Bai, autonomoa izanez gero, zu zara zure berezko enpresa eta kidea izan zaitezke.

9) Zein kolektibok parte har dezakete?

Edozein kolektiboa, abokatuak, notariak, ingeniariak, denda bate kudeatzen duena, jatetxe bat kudeatzen duena, bai enpresari txikiak, ertainak eta handiak.

10) Zer jasoko dut kide izan ondoren?

Kide izan ondoren, astero eta hilero komunikazio elektronikoak jasoko dituzu. Beste aldetik Ex3 logoa erabili ahalko duzu zure web gunean.

11) Zenbat kostatzen da?

Momentuz ez da erabakirik hartu, baina ziuraski elkartearen kidea izatea kopuru txiki bat kostatuko da. Urteko bilera nagusia antolatzeko. Beste gastuak, web gunea, bidalketak, txartelak eta dokumentuak kide batzuk arduratuko dira ordaintzeaz.

12) Zer adostuko da enpresarien artean?

Gauza asko adostu behar dira. Gomendioak baino besterik ez dira izango. Baina adibidez gutxieneko batzuk adostuko dira. Zein presentzia daukan euskara gure enpresetan, zenbat lanpostuetan eskatzen ditugun euskara, nola erakusten dugun zer garen.

13) Zer lortuko du kide bakoitzak?

Ex3 elkartean sortzen diren harremanak bereziak izango dira eta noski baietz elkartean eta bileretan zure produktu eta zerbitzuak ezagutzera eman ditzakezu. Bezero berriak lor ditzakezu dena beste enpresari euskaldunekin.

14) Izena eman nahi badut?

Jarraitu esteka hau eta bete ezazu formularioa. Hiruezpalau egunetan zurekin harremanetan jarriko dugu.

15) Eta irten nahi badut?

Baja eman nahi baduzu ez du besterik egin behar. Bidalguzu email bat info@ex3.eus helbidera zure datuarekin.

16) Beste galderarik?

info@ex3.eus helbidera idatz diezagukezu.