Elkartearen helburua

Hizkuntza, balioak, irudia

Bere burua ordezkatzen ez duen herrialde bat ezin da erakargarria izan

Logo euskaraz

Hizkuntzaren presentzia adostea gure herriaren irudia hobetzeko

Euskararen presentzia eta eskaintza ezberdinegi da leku batetik bestera, eta leku batzuetan ezta gutxieneko batzuk ere betetzen dira. Egoera horrek, gure herriaren irudi txarra erakusten du. Mundu globalizatu honetan ematen dugun irudia oso garrantsitzua da. Euskararen ahulmena gure enpresetan, bai denda batean, bai taberna batean, bai lantegi edo bulego batean, gure aurka joaten da.

Elkartearen helburu nagusia gure enpresetan euskarak eduki behar duen rola adostea da. Horrela, euskarari duintasuna ematen diogu, enpresarien benetako jarrera eta arima gizarteari azaltzen diogun bitartean.

Elkartearen kidea izateak, gure enpresetan euskarak hartzen duen rola lagunduko digute erabakitzen. Ezer ez da behartuta egongo, gomendioak baino besterik ez dira izango. Gainera, beste enpresarien esperientziak ezagutzea eta partekatzea oso baliogarria izango da.

almacenamiento

Euskal balioak sustatzea gure izena munduan erreferentzia bat izateko

Euskal herriko balio tradizionalak, beti, gure herriaren aurkezpen txartela izan dira. Pixkanaka pixkanaka, mendeetan zehar gure izena zenbait ezaugarriekin lotu ditugu, hala nola, sakrifizioa, ahalegina, errespetua,

Bada ordua gure balioak erakusteko eta Ex3 aukera paregabea da horretarako.

cartera-de-inmuebles

Kanporantz eta barrurantz ematen dugun irudia kezkatzen zaigu

Barrurantz, guk, Euskal Herriko enpresariok, gizartean daukagun ardura oso sakona da. Betidanik, baina batez ere azken urteotan, guri buruz gizartean dagoen irudia erabat nahasita eta okertuta dago. Enpresariok, gizarteari erakutsi behar diogu konpromiso hutsa daukagula gure etorkizunarekin.

Kanporantz, gure ardura eta rol erraldoiak dira. Erakusten dugun irudia, Euskal herrian atzerritar batek ikusiko dituen itxurak, oso garrantsitzuak dira etorkizunean guri buruz entzungo ditugun iritzietan.